Mami txapelketa ostiralean, Gazta Egunaren baitan

Xabier Miguez mamia egiten. / ELORZA
Xabier Miguez mamia egiten. / ELORZA

M.C. ELORZA IDIAZABAL.

Asteburuan Gazta Eguna ospatuko da eta urteroko legez, mami txapelketa antolatu dute. Hogeigarren edizioa izango da aurtengoa eta idiazabaldar guztiei irekia dago. Esneak ardi latxarena izan behar du eta azukre edo beste gehigarrik ez da onartuko. Mamia egiteko erabiliko den esnea izena emate momentuan esan beharko da.

Bakoitzak bere etxean egingo du mamia bi ontzitan eta datorren ostiralean, arratsaldeko 18:00etarako plazarako karpara eraman beharko du. Esnea eta gatzagia parte-hartzailearen kontura izango dira. On-tziak udaletxean jasoko dira izena ematean. Kata plaza nagusian izango da. Parte hartzeko asmoa duenak udaletxean izena eman beharko du beranduenez bihar. Irabazleek sariak jasoko dituzte eta parte hartzaileek opariak.

Heriotzak

Apirilaren 11ean Miguel MªUrkia hil zen, 78 urterekin. Lerro hauen bitartez bere sendiak eskerrik beroenak bidaltzen dizkie hileta elizkizunetara joan ziren guztiei. Apirilaren 27ean Ojarbiko Jose Ormazabal hil zen, 90 urterekin. Parrokia jendez bete zen agurtzeko. Bere sendiaren partetik, eskerrak.