Berastegi
'Mama' laburmetraiarekin hasiko da ostegun honetan Kultur AsteaHitzaldiak, jolasak, ikastaroak, ikus-entzunekoak eta musika emanaldiak izango dira besteak beste hurrengo igandera bitartean
Urriaren amaierarekin bat eginez Kultur Astea ospatuko dute bihartik aurrera Berastegin. Ostegunean, 'Mama' laburmetraiaren emanaldia egongo da udaletxeko erabilera ani-tzeko gelan 18:30ean, Kellesensa Gobernuz Kanpoko Erakundearen eta Coopera Euskadiren eskutik.
Ostiralean, Guraso elkarteak txokolatada eskainiko du 16:00etan eskola atarian eta, segidan, herri-krol, betiko jolas eta egur-jolasak Adur Ekintza Kulturalak taldeaten eskutik. Ondoren, 'Errio' ikus-entzunezkoa eta solasaldia egongo da 18:30ean, Ibon Gaztañazpiren eta Orioko Udalaren eskutik, udaletxeko erabilera ani-tzeko gelan.
Larunbat honetan, ogia egiteko tailerra eskainiko du Lezaetako Ogiako lantaldeak Urepele elkartean. Ikastaroa goizeko 09:00etan hasiko da eta parte hatzeko urriaren 23a, osteguna, baino lehen izena eman behar da udal-bulegoetan edo 688.681.952 zenbakira idatzita. Parte hartzaileen etxetik eraman beharko dituzte amantala, bol bat, sukaldeko bi zapi liso edo bi izara zati.
Ogia egiteko tailerra eskainiko du Lezaetako Ogiako lantaldeak Urepele elkartean larunbat honetan goizeko 09:00etan
Bazkalondoren, mus txapelketa herrikoia antolatuko da Ategin 15:00etan. Ondoren, 'Zorte txarreko otsoak' ipuin-kontaketa izango da Maite Frankoren eskutik udaletxeko ganbaran. 19:00etan pintxo-potea egongo da eta, gauerdian, Iruzta taldearekin erromeria Urepele elkartean.
Igandean, hilaren 26an, Berastegi eta inguruetako txoko kuttunak ezagutzeko ibilaldia egingo da. Irteera 09:30ean izango da eta Salontzo inguruetatik egingo dute bidea. Arratsaldean, Infinitudrama taldeak 'Promesarik txikiena' antzezlana aurkeztuko du eskolako gimnasioan 18:30ean. Berastegi eta Leitza artean egindako egonaldian prestatu zuten antzezlana taldeko kideek maia-tzean, Udalbiltzaren Geuretik Sortuak egitasmoko bekaren baitan. Atseden egun batzuen ondoren, datorren asteazkenean jarraituko dute ekitaldiek.
Kultur Asteko egitarauak hurrengo asteazkenean jarraituko du, urriaren 29an, Uxue Loizuren 'Bidea irekitzen, Groenlandian' dokumentalarekin. Emanaldia arratsaldeko 18:30ean hasiko da udaletxeko erabilera ani-tzeko gelan, eta jarraian solasaldia egongo da egilearekin. Urriaren 30ean, ostegunarekin, Natxo Irigoien eta Joseba Sanchez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko adituek 'Etxeko konpostaren truke etxeko arrautzak!' hitzaldia eskainiko dute, 18:30ean udaletxeko erabilera anitzeko gelan.
Ostiralean, berriz, Guraso elkarteak merienda eskainiko du 16:00etatik aurrera eskola-atarian. Jarraian, Gau Beltzari buruzko tailerra eskainiko dute, eta 17:00etan sukaldaritza senegaldar tailerra eskainiko dute Kellesensa GKEko kideek, 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat Urepele elkartean. Arratsaldeko 19:15ean, ardo-dastaketa gidatuko du Ernesto Arrarasek udaletxeko erabilera anitzeko gelan. Parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute udal-bulegoetan edo 688.681.952 telefono zenbakira idatziz, urriaren 29a baino lehen.
Azaroaren 1ean goizeko 10:00etatik aurrera xake lehiaketa herrikoia antolatuko da Urepele elkartean. Parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute udal-bulegoetan edo 688.681.952 telefono zenbakira idatziz, urriaren 29a baino lehen. Arratsaldeko 17:00etan haurrentzako 'Hazia' antzezlana eskainiko da Didau antzerki faktoriaren eskutik udaletxeko erabilera anitzeko gelan. Jarraian, 19:30ean, Esanezin taldearen kontzertua udaletxeko ganbaran.
Ohitura den bezala azaroko lehenengo igandean amaituko da Kultur Astea. Goizeko 11:00etan irekiko da azoka animalia erakusketa eta eskulan, elikagai zein bestelako postuekin. Gainera, goizean zehar, hainbat lehiaketa antolatuko dira: gazta, natilla, postua, animalien erakusketa eta ardi, ahari eta bildotsena, eta argazki rallyko irudien erakusketa eta sari-banaketa egingo da. Sari banaketak 13:30ean egingo dira. Arratsaldeko 18:00etan talo-jana egingo da Zubietako talogileen eskutik baita natilla dastaketa, freskagarri, ardo eta sagardoarekin lagunduta.