Tolosa Goierri
Makrame eta 'Klimaterioa' tailerrak antolatu ditu Anoetako UdalakSecciones
Servicios
Destacamos
Tolosa Goierri
Makrame eta 'Klimaterioa' tailerrak antolatu ditu Anoetako UdalakA. N.
anoeta.
Jueves, 9 de enero 2025, 08:22
Ikasturte honetarako veste bi tailer antolatu ditu Anoetako Udalak. Urtarrilaren 18an, larunbata, makrame tailerra emango du Itziar Leaunek. Tailerrak 5 euroko prezioa du.
Saioa gela balioanitzean eskainiko da, goizeko 10:00etatik 13:00etara bitartean eta parte hartu nahi dutenek izena emateko epea irekita dute urtarrilaren 15a asteazkenera bitartean. Horretarako parekidetasuna@anoeta.eus helbide elektronikora idatzi edo 688.761.343 teléfono zenbakira deitu behar da.
Bestalde, urtarriletik apirilera bitartean '...beste urtaroa, klimaterioa' tailerra emango du Elene Jimenez Sexune zentroko sexologoak. Taldea osatuta dago, baina plaza libre batzuk daude oraindik parte hartu nahi duten emakumeentzat.
Lehenengo saioa urtarrilaren 16an emango da eta ondoren beste sei saio egongo dira, bi astez behin ostegunetan 18:00etatik 20:00etara: urtarrilak 30, otsailak 6 eta 20, martxoak 3 eta 27, eta apirilaren 10ean.
Bertan menopausiaren inguruan ematen diren aldaketetatik haratago doan garaiaren inguruko lanketa egingo da. Tailerrak 5 euroko prezioa du eta izena ematea irekita dago liburutegian edo parekidetasuna@anoeta.eus helbide elektronikora idatzita.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.