Maila handiko eskuzko eta paletako finalak

Pilotarien familia argazkia txapelketa amaieran. /
Pilotarien familia argazkia txapelketa amaieran.

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ATAUN.

Auzoeta kiroldegian jokatutako Gabonetako VI. Eskuzko eta paletako txapelketetako finaletan maila paregabea ikusi ahal izan zen. Ataun Kirol Elkarteak antolatutako txapelketara jende asko hurbidu zen burutu beharreko zortzi finalak ikustera. Primerako giroa egon zen eta gazteen arteko lehiakortasunaz gozatzeko aukera izan zuten kiroldegira hurbildutakoek. Horrela izanik, pilotari gazteek ikuskisun ederra eskaini zuten eta txalo zaparrada ederrak jaso zituzten. Txapelketa kategori desberdinetan jokatu zen, hala nola, Benjaminak, alebinak, Infantilak eta neskentzako paletan Benjamin eta Nagusi mailan.

Lehenengo finalean, Alebin neskak eskuz aritu ziren eta (Maddi Makazaga-Arrantxa Arratibel) Ataundarrak 18-3 irabazi zioten (Maren Iturrioz-Sara Izagirre) Segurarrei.

Bigarren finalean, Benjamin neskak palaz aritu ziren eta (Inge Ezkurdia-Maddi Makazaga) Ataundarrak 22-20 irabazi zioren (Intzara Aierbe-Irati Sukia) Ataundarrei.

Hirugarren finalean, lehenego urteko benjamin mutilak eskuz aritu ziren eta (Eneko Telleria-Xabier Alberdi) Ordiziarrak 18-6 irabazi zioten (Egoi Aranburu-Aitzol Aramendi) Ataundarrei.

Laugarren finalean, bigarren urteko benjamin mutilak eskuz lehiatu ziren eta oraingoan (Unax Iturbe-Iurgi Landa) Lazkaotarrak 18-3 irabazi zioten (Oier Zabalo-Aimar Lizarralde) Segurarrei.

Bostgarren finalean, neska nagusiak paletaz aritu ziren eta (Nahia Eizmendi-Uxue Albeniz) Aiatarrek 25-22 irabazi zioten (Kaia Perlines-Uxue Aranburu) Ataun Asteasu taldeari.

Seigarren finalean lehenengo urteko alebinak eskuz jokatu zuten eta (Oier Izagirre-Iñigo Alberdi) Ordiziarrak 18-8 irabazi zioten (Amets Izagirre-Mikel Alzua) Ataundarrei.

Zazpigarren finalean, bigarren urteko alebinak eskuz aritu ziren, (Iurgi Altuna-Unax Madina) Beasaindarrak 18-4 irabazi zioten (Iñaki Amandis-Markel Amostegi) Lazkaotarrei.

Eta azkeneko finalean, infantil mutilak eskuz aritu ziren, (Aratz Otegi) Ordiziarrak 18-5 irazi zioten (Jokin Askari) Lazkaotarrari.

Parte hartutako 160 neska mutilek pilota inguruko txapelketetan giro paregabeaz gozatzeko aukera dotorea izan zuten eta oroitzapen bezela denek domina jaso zuten.