Borrar
Partidak amaitu eta gero, sariak banatu zizkieten pilota taldekoek pilotari guztiei. AIURRI
Maila ezin hobea erakusi zuten  VII. Gabonetako Atzapar txapelketan

Maila ezin hobea erakusi zuten VII. Gabonetako Atzapar txapelketan

I. ARRATIBEL

ASTEASU.

Martes, 8 de enero 2019, 00:25

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Atzapar pilota eskolak antolatuta VII. Gabonetako Pilota Txapelketa finalak jokatu ziren ostiralean, Usarrabi frontoian. Partidetan honako emaitzak izan ziren: Esku pilota Mutilak, benjaminak: Unax Mayoz eta Xabier Herro izan ziren garaile, 16 eta 14 irabazita Aiert Iraola eta Adei Lanzeta. Alebinak-Infantilak: Aimar Segurolak eta Aratz Agirrezabalak lortu zuten garaipena Alex Zeberiol-Oihan Lanzetak 16 eta 13 irabazita. Kadeteak: Iban Lanzetak 16 eta 6 irabazi zion Oinatz Otegiri. Pala Neskak, gazteak: Irati Aranburu eta Nahia Otegi izan ziren garaile, 16 eta 11 irabazita Ihintza Urkola eta Ainhoa Imaz. Helduak neskak-pala: Garazi Maiz eta Uxue Aranburuk lortu zuten garaipena Maddi Urkolari eta Kontxi Herrerari 25 eta 7 irabazita.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios