Maider Mendizabal, munduko pilota txapelketan

Maider Mendizabal Leire Etxanizekin. /  DV
Maider Mendizabal Leire Etxanizekin. / DV

NUÑEZ ANOETA.

Euskal Pilotako Munduko Txapelketa jokatuko da Bartzelonan gaurtik datorren larunbatera bitartean eta Maider Mendizabal anoetarra bertan izango da. Bere hamahirugarren Munduko Txapelketa izango da, 41 urterekin. Mendizabal Anoetako Su-Berri taldeko kidea da eta Espainiako selekzioak hautatua izan da.

Txapelketa honetan Amaia Irazustabarrena hernaniarrarekin arituko da bikote bezala, gomazko paleta 30 metroko frontoian.

2014ko Mexikoko Munduko txapelketan sartu zen lehenengoz modalitate hori emakumezkoentzat, aurreko txapelketatan trinketean aritu izan zen Mendizabal.

Munduko Txapelketan selekzio onenek bakarrik parte hartuko dute, Munduko Koparen bitartez sailkatzea lortu dutenak bakarrik ariko baitira. Aurten hamalau naziok lortu dute sailkapena.

 

Fotos

Vídeos