Maiatza iristearekin batera amaitu dira festak

Haurrentzako arrantza txapelketa egin zen goizean, Agauntzan. /  ARGAZKIAK: A. ALARCIA
Haurrentzako arrantza txapelketa egin zen goizean, Agauntzan. / ARGAZKIAK: A. ALARCIA

José Antonio Hernández eta José Luis Delgadok irabazi zuten bakailao lehikaeta

A. ALARCIA LAZKAO

. Datorren urtera arte agur esan zioten Lazkaon atzo San Prudentzioei eta modu ezin hobean egin zuten gainera, ekintza mordoarekin. Goizean haurrentzako arrantza txapelketa ospatu zen Agauntzan, igeriketa txapelketa polikiroldegian, eta bakailao lehiaketa eta Urrezko Aizkoraren froga plazako frontoian.

Hamar bikotek hartu zuten parte bakailao lehiaketan aurtengoan. Goizeko 9:00etan bildu ziren plazan hogei sukaldariak eta goiz guztian zehar kazuelak prestatzen jardun zuten epai-mahaikideak konbenzitu asmoz. Jose Antonio Hernandez eta Jose Luis Delgadoren bakailaoa aukeratu zuen Gina Saru, Manu Soto, Mikel Alkain, Maite Garmendia eta Javier Riverak osatutako epai-mahaiak, eta jendeak parte hartzaile guztien platerak dastatzeko aukera izan zuen ondoren, pintxo moduan banatu baitzuten bakailaoa hurbildutakoen artean.

Bikuña eta Palistori saria

Aurtengoan gainera, bigarren sari bat ere banatu zuen Domarda elkarteak, eta bina ardo botila eman zizkien Iñigo Bikuña eta Palistori, «goiz guztian zehar bere umorearekin lehiaketa animatzeagatik».

Arratsaldean toka txapelketak eta Oin Arinek antolatutako XXXI dantza suelto txapelketak, eta Demode Quartet taldearen musikak iluntzean, amaiera eman zioten aurtengo San Prudentzioei herrian.

Lazkaomendin izango da festa giroa orain, bihartik aurrera eta asteburu osoan.