Borrar
Maialen Lujanbiok emanaldia eskainiko du otsailean. JOSE MARI LOPEZ
Maialen Lujanbioren emanaldirako sarreren erreserba ireki da

Tolosa Goierri

Maialen Lujanbioren emanaldirako sarreren erreserba ireki da

Ikuskizuna Alegiako Gaztetxean izango da otsailaren 23an eta bertsolariaren 'rr' emanaldien jarraipena izango da

Amaia Núñez

ALEGIA.

Jueves, 30 de enero 2025, 20:14

Maialen Lujanbio bertsolariak 'RR_6_erre(ah)ala' ikuskizuna eskainiko du otsailaren 23an, igandearekin, Alegiako Mendi Asanbladak eta Gaztetxeak elkarlanean antolatuta. Ikuskizuna Gaztetxean izango da, 18:00etan. Sarrerak 5 eurotan egongo dira salgai eta adintxikikoak doan edukiko dute.

Aurrez erreserba egiteko aukera ireki dute alegiakomendiasanblada@gmail.com helbidera ida-tzita edota 605 761 649 telefonora mezua idatzita. 'RR_6_erre(ah)ala' emanaldia, hitzen performancea bezala izendatu dute. 2018an hasi zuen 'rr' emanaldien jarraipena da.

Santa Ageda bezpera

Txintxarri Abesbatza Elkarteak santa eske herrikoia antolatu du aurten ere eta herritar talde bat kantuan aterako da otsailaren 4an, Santa Ageda bezperan. Larraitz auzotik hasiko da herritar taldea 18:00etan, bertsolari eta trikitilariez lagunduta. Herriko bertso eskolako bertsolariek ere botako dute koplaren bat edo beste. Ekimen irekia da eta nahi duten herritar guztiek parte hartu ahal izango dute bertan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Maialen Lujanbioren emanaldirako sarreren erreserba ireki da