Magia emanaldiarekin hasi zen Alkizako San Martin Kultur asteburua

Ederki pasa zuten magia saioan haurrek. /  NÚÑEZ
Ederki pasa zuten magia saioan haurrek. / NÚÑEZ

NÚÑEZ ALKIZA.

Alkizako haurrek ederki pasa zuten atzo arratsaldean Magia Parrastan ikuskizunarekin. Imanol Ituño magoak hainbat jolas eta truku egin zituen haurrentzako zein gurasoentzako. Kultur asteburuak gaur izango du jarraipena. Arratsaldeko 18:00etan pilotako lau t'erdiko finala jokatuko da, eta gaueko 21:00etan bertso afaria izango da Amaia Agirre, Haritz Mujika eta Aimar Karrika bertsolarien parte hartzearekin Ostatu jatetxean.

Bihar 10:00etan San Martinen omenezko meza ospatuko da elizan, eta ondoren hamaiketakoa egingo da Ostatuan. Arratsaldean, 17:30ean, eskoba-txapelketa antolatuko da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos