Lurdes Intxausti, Malagako Master Mundialean

M.C. ELORZA IDIAZABAL.

Pasa dira bederatzi hilabete telebistan eginiko elkarrizketa batean Lurdes Intxaustik, Ordiziako Txindoki Grupo Jaso AT taldeko kideak, Malagan ospatuko zen munduko txapelketara joateko asmoa azaldu zuela. Esan eta egin, Munduko Master Atletismo Txapelketa ospatzen ari da hiri horretan eta dagoeneko egin du joan etorria. Bere kategoriko (50-54 urte) bi probetan parte hartu du, mailu eta pisu jaurtiketan.

Gustora bueltatu da. Zortzi milatik gora partaide izan dira bazter askotatik etorritakoak, 35 urtetik hasi eta 102 urtetako bat ere ba omen zen tartean, bertako giroa, kirolarien arteko xarma eta horrelako txapelketa bateko partaide izateko aukeraz gozatzea asebeteta utzi du. Urtean zehar eginiko markak gainditu nahiean joan zen, eta inguruan ibili bada ere, ez da posible izan.

Hurrengo denboraldiari begira jarri zaigu dagoeneko Izaldar hau. Zer ote du oraingoan buruan? Aurrerago azalduko omen digu. Bitartean ilusioa galdu gabe jarraitu dezala pausuz pausu koskak igotzen. Zorionak Lurdes.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos