Luis Sánchez Granjeli buruzko liburua bihar aurkeztuko da Seguran

Luis Sánchez Granjel. /  SUDUPE
Luis Sánchez Granjel. / SUDUPE

A. ETXEBERRIA SEGURA.

'Vida y obra de Luis Sánchez Granjel' liburua bihar, larunbata, aurkeztuko da, 12:00etan, Segurako udaletxean. Jose Maria Urkiak idatzia, segurar mediku eta idazlearen bizitza akademikoa eta literarioa jasotzen du. Seguran jaioa 1920an, Salamancan hil zen 2014ean medikuntzaren historiari buruzko ikerlari ezaguna. Salamancako Unibertsitateko Medikuntzan Katedraduna eta Doktorea izan zen. Liburu ugariren egilea, Medikuntza Nazionalaren Akademia Errealeko kide numerariotzat hartu zuten. Euskal kulturalen maitale, Pío Baroja eta Julio Caro Barojaren obren gaineko liburuak idatzi zituen. Euskal Herriaren Adiskideen Elkarteko ohorezko laguna, 2002an Segurako Udalaren omenaldi beroa jaso zuen.

Segura Historian Zehar liburuan, Juan Karlos Garmendia medikuarekin batera, 'Segura: bertakoen osasuna eta gaixotasunak' artikulua idatzi zuen. Liburu fondo garrantzitsu baten dohaintza ere egin zion herriari, 2009an, Udal liburutegian kontsultatu daitekeena. Bere heriotzaren ondoren, Udalak omenaldia egin zion eta 'Luis Sánchez Granjel, Segurako seme kuttuna' argitalpena aurkeztu zen. Bertan Seguran bizi izan zituen 12 urteak jasotzen dira. Jende guztiari esaten zion Segurakoa zela, 'hijo del médico de Segura, Gerardo Sánchez, mediku txikia'.

Liburuen dohaintza egin zuenean, gutun bat idatzi zuen, pasarte hau jasotzen duena: «para mí Segura es como un escenario ideal en el que me refugio cuando mi entorno se hace hostil o indiferente. Es una recreación imaginaria en la que no hay pasiones ni enfrentamientos, ni nada de lo que hace tantas veces áspera la vida diaria. Las veces que voy a Segura esa imagen se refuerza, cobra consistencia y sobrevive».

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos