San Lorentzo-Larre tunela bi norabideetan moztuko da gaurtik igandera

NÚÑEZBERASTEGI.

Berastegiko San Lorentzo-Larre tuneneko Donostiarako noranzkoan egingo diren lanak aurrera eramateko, gaur gaueko 22:00etatik igandeko 22:00ak arte bi norabideen errepide mozketa egingo da, lanak hasteko segurtasun neurriak jartzeko. Mozketa Berastegin egingo da, Andoaingo noranzkoan, eta Andoaingo Sorabilla auzoan Iruñarako noranzkoan.

Ibilbide luzeak egin behar dituztenentzat Gipuzkoako Foru Aldundiak Altsasuraino N-1 errepidea hartzea gomendatzen du eta hortik aurrera A-10 Sakanako autobidea Irurtzuneraino.

Bi egun hauetan tuneleko Donostiarako noranzkoan egingo diren lanak hasiko dira, bertako bi erraiak itxiz eta beste noranzkoan, Iruñerakoan, bi norabideko errepidea jarriz.

Lau hilabete

Lanek lau hilabeteko iraupena izatea aurreikusten du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Denbora honetan salgai arriskutsuak dituzten garraioen zirkulazioa murriztuko da baita galiboa 4,5 metro altuerara eta 3 metro zabalera.