San Lorentzo eguna ospatuko dute gaur Berastegin

Herenegungo herri kiroletako lehian parte hartu zuten neska-mutilak. Talde morea suertatu zen aurten irabazle. / ARGAZKIAK LABAIEN
Herenegungo herri kiroletako lehian parte hartu zuten neska-mutilak. Talde morea suertatu zen aurten irabazle. / ARGAZKIAK LABAIEN

LABAIEN BERASTEGI.

Gaur ostirala, abuztuak 10, San Lorentzo herriko patroiaren eguna ospatuko dute berastegiarrek. Goiz deiarekin batera abiatuko dira berastegiarrak San Lorentzoko baseliza aldera, 9:30ean, Meza ospatuko baita bertan. Goizeko 9:45ean, mountain bike igoera herrikoiari emango zaio irteera. 11:30ean, Meza nagusia San Martin parrokian, 'Lagunak Abeslari' abesbatzak eskainitako Perosiren obra kantatuarekin. 12:30ean, pilota partidak. 4 eta1/2an, Julen Garaiburu eta Mattin Intxaurrondo aurrez aurre. Eta binaka, Labaka-Garmendia eta Maiz-Telletxea aurrez aurre.

Arratsaldeko 18:00etan, Herri kirolak plazan, aizkolariak Iker Vicente eta Joseba Otaegi, eta harri-jaso-tzaileak, Aimar Irigoien eta Mikel Lopetegi. Ondoren, San Juan dantzak eta helduen dantza soka. Segidan, zahagi ardoa plazan. 22:30ean, bertsolariak: Iñigo Gorostarzu, Iker Zubeldia, Unai Agirre, Maialen Lujanbio eta Agin Laburu. Gai jartzaile lanetan Amaia Agirre arituko da. Gauerditik aurrera, Gabezin erromeri taldea.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos