Borrar

Tolosa Goierri

Lodifobiaren aurkako tailerra antolatu du Irura Moretuz taldeak

Bi orduko saioa eskainiko du, doan, Leire B. Murguialday psikologoak apirilaren 9an udaletxeko ganbaran izango dena

Amaia Núñez

Irura.

Martes, 25 de marzo 2025, 20:03

Gorpuztutako indarkeria lodifoboei aurre egiteko doako tailerra antolatu du Irura Moretuz taldeak. Ikastaroa Emuna Aüka kooperatibako Leire B. Murguialday psikologoak emango du apirilaren 9an, udaletxeko ganbaran.

Tailerrean, gorputzen aurkako indarkeria-eredua ulertzen eta identifikatzen languduko du, lodifobiak osasunean eta ongizatean duen eragina aztertuz. Bi orduko saioa izango da, 17:30etatik 20:00etara. Bertan, parte-hartzaileek norbere bizipenak elkarbanatzeko espacio segurua sortuko dute, hitza eta gorputza ardatz hartuta.

Era berean, Arteterapiaren baliabideak erabiliz, kolektiboki erresistentzia-estrategiak garatuko dituzte, lodifobiari modu indibidualean zein kolektiboan aurre egiteko tresnak eskura-tzeko. Tailerrean gehienez ere 15 pertsonak parte hartu dezakete. Izena ematea udalaren webgunean dagoen estekaren bidez egin daiteke ostiral honetara, martxoaren 28ra bitartean.

Ipuin kontaketa

Ahoz aho jaialdiaren baitan, ipuin kontaketa berezia egingo da larunbat honetan. Izan ere, Valentzia erkidegoan 2024an izandako Dana uholdeen ondoren, ipuin-kontalari askok 'Contes per la DANA' kanpaina solidarian parte hartu zuten. Horri jarraiki, Eva Andujar valen-tziarra eta Dorleta Kortazar euskalduna arituko dira adin guztientzako ipuinak kontatzen eguerdiko 12:00etan Kulturunean. Saioa euskaraz zein valentzieraz izango da.

Auzo-konpostagailuak

Irurako Udalak auzo-konpostagailuak berrituko ditu. Vermican empresa arduratuko da konponketa eta aldaketaz, 6.793 euroko kostuarekin. Horrela, udalak auzo-konpostan parte hartu nahi duten herritarrentzako izena emateko epea ireki du. Horretarako ingurumena@ irura.eus helbidera idatzi edo 943 691 333 zenbakira deitu behar da.

Udalak azpimarratzen du herrian bertan konpostatzerakoan hondakin gutxiago sortzen dela, berau garraiatzeko behar den energía murrizten da eta, horrela, hondakinen kudeaketarako tasa gutxitzen du udalerriak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Lodifobiaren aurkako tailerra antolatu du Irura Moretuz taldeak