Loatzoko musika eskolaren kontzertua, gaur

I. A. ZIZURKIL.

Hilabete osoko ekimenak antolatu dituzte urtero bezala Zizurkilen, 'Maiatza Saltsan'. Gaur 19:00etan Loatzoko musika eskolaren eta Villafranca del Penedes Herriko musika eskolako ikasleen kontzertua entzuteko aukera izango da Joxe Arregi plazan. Bihar goizean ( 11:00-14:00) Jubilatuen Eguna ospatuko da.

Asteazkenean, 10:00etan hasita, 'Pausoka adinak ez du inporta' ekimenaren bitartez, jubilatuak ibilaldia egingo dute Asteasuko bidegorritik. Gero hamaiketakoa Joxe Arregi plazan.

Ostiralean, 19:00etan, poema musikatua Plazida Otaño liburutegiko ikasgelan. 22:30ean '40 urte eta aldapan behera' monologoa, Atxulondo tabernan. Larunbatean, 10:00etan, erraldoien topaketa eta 22:00etan Alur dantza taldearen emanaldia, Intxaur pilotalekuan. Hilak 12, Herri Urratsera irteera.

Hilak 17an, 17:30ean, ikastetxeetako bertsolaritza ikasle eta Loatzo musika eskolako koro eta ikasleen emanaldia eskainiko dute Atxulondo Kultur Etxean. Hilak 18an, 11:00etan, Zizurkilgo XX. Biatloia herrigunean eta 17:00etan 'Gipuzkoa Bertsotan', Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea egingo da Atxulondo Kultur Etxean. Hilak 23an, osteguna, Emakumeen bira Aiztondon.

Hilak 25an, 10:30ean Tolosaldeako Mintzalagunen irteera Irizibarko Karobira. Hilak 28an, asteartea, 18:00etan Monika Leivarekin irakurketa kluba 'Toda pasión apagada' liburuaz, gaztelaniaz.