Loatzoko ikasleek piano audizioa izango dute gaur arratsaldean

YARZA

Loatzo musika eskolako piano-jole gazteek ikasturtearen audizioa izango dute gaur, ostegunean. Eskola azpiko gelan eskainiko dute emanaldia, 18:30etatik aurrera, ikasturtean ikasitakoa erakusteko.