Tolosa Goierri
Loatzo Musika Eskolak Vilafranca de Penedés herrian igaroko du astebukaeraSecciones
Servicios
Destacamos
Tolosa Goierri
Loatzo Musika Eskolak Vilafranca de Penedés herrian igaroko du astebukaeraAmaia Núñez
TOLOSALDEA.
Miércoles, 19 de marzo 2025, 19:51
Loatzo Musika Eskolak elkarlana berreskuratu du Kataluniako Vilafranca del Penedés herriko Musika Eskolarekin. 2013an hasi zen egitasmoa eta urtero joaten ziren eskualdeko ikasle eta irakasleak. Pandemiarekin bertan behera geratu zen eta aurten berreskuratu dute, ikasleen motibazioa bilatu eta ilusioa ase-tzeko asmoarekin. Horrela, asteburua Katalunian igaroko dute bi musika eskolen arteko elkarlana berriro sustatzeko.
Gaur abiatuko dira eta igandera bitartean Loatzoko hainbat ikasle eta irakasle kataluniar lurretara joango dira, 50 pertsona izango dira guztira. Vilafranca del Penedés herrian igaroko dituzte lau egunak, bertako musika ikasleen etxeetan, eta bertan kalejirak, emanaldia, irrati saioa eta abarretan parte hartuko dute, baita bi ikastetxeetan DBH eta Batxilergoko ikasleei musika eta dantza emanaldiak eskaini ere.
Lehenengo ekitaldia udaletxean izango da bihar. Alkate eta udal ordezkariek harrera egingo diete eta Loatzokoek euskal musikaz adieraziko diete esker ona.
Irteera honetarako hainbat abesti prestatu dituzte elkarlanean bi musika eskolek, euskal zein kataluniar errepertoriokoak. Trikitixa, banda, gitarra, eskusoinu eta pianoko ikasleek hartuko dute parte ekimenean, eta denak burubelarri aritu dira lanean azken asteetan. Gainera, egunotan museora bisita, castells tailerra edota Sitges herrira bisita ere egingo dituzte Loatzoko musikariek.
Elkartrukeari jarraipena emateko azaroan eskualdera etorriko dira kataluniar musikariak eta orduan ere hainbat ekitaldi eskainiko dituzte. Horrelako egitasmoek ikasleen formakuntzan duten garrantzia azpimarratu dute Loatzo Musika Eskolatik, herriak ere kultura eta hezkuntzaz aberasten direla nabarmenduz.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.