Borrar
Lizarrustiko parketxea eta taberna prest dira jada. ZABALA
Lizarrustiko ostatua kudeatzeko lehiaketa publikoa abian

Tolosa Goierri

Lizarrustiko ostatua kudeatzeko lehiaketa publikoa abian

Interesa duen edonork datozen 15 egunetan aurkeztu beharko ditu parketxea eta taberna kudeatzeko proposamenak

J. ZABALA

ATAUN.

Jueves, 20 de febrero 2025, 20:29

Lizarrustiko ostatua kudeatzeko eta erabiltzeko lehiaketa irekiaren lizitazio iragarkia kaleratuko zen atzoko egunez. Deialdia taberna eta aterpetxea dinamizatzeko eta arreta eskaintzeko zuzenduta dago.

Prozedura ireki baten bidez egingo da esleipena, eta interesa duen edonorl parte hartu ahal izango du, pleguetan jasotako baldintzak betetzen dituzten bitartean. Interesa dutenek 15 egun naturaleko epea izango dute proposamenak aurkezteko, iragarkia argitaratu eta biharamunetik aurrera zenba-tzen hasita.

Kontratua urtebetekoa izango da, eta gehienez beste lau urtez luzatzeko aukera eskainiko da.

Kontratazio mahaiak hainbat irizpide hartuko ditu kontuan esleipena egiteko, besteak beste, bisitariak artatzeko zerbitzuaren kalitatea (egutegia eta ordutegiak barne), ostatura bisitari gehiago erakartzeko jarduera-proposamenak, alokairuaren hobekuntza, genero berdintasunaren sustapena eta ingurumen-irizpideen betetzea eskatuko da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Lizarrustiko ostatua kudeatzeko lehiaketa publikoa abian