Lierniko plazaren inaugurazioa egingo da gaur

S. OLAETXEA MUTILOA.

Gaur 19:00etan Lierniko plazaren inaugurazio ekitaldia egingo da. Mutiloako Udalak Lierni auzoko plaza eraberritu egin du: 54.955 eurotako inbertsioarekin plazako kioskoa kendu eta harrizko plakak jarriz, zorua berritu dute. Horrez gain, iturri berria eta banku eta zaborrontzi gehiago jarri dituzte.

Obra hauek aprobetxatuz, irisgarritasuna hobetu dute inguru horretan; batetik, jatetxe aldetik plazara joateko koska kendu dute eta bestetik, ermitaren ondoan zeuden eskailerak kendu eta aldapa jarri dute.

Bestalde, gogoratu urtero Ormaiztegiko herritarrek uztailaren bigarren igandean Liernin erromeria eguna ospatzen dutela. Iganderako egitaraua 11:30etan hasiko da, salda eta txorixo egosia dastatzeko aukera izango delarik. 12:30etan haurrentzako jokuak. 13:00ean meza nagusia Lierniko Amaren ermitan ondoren urmaiz abesbatzak eskainitako kontzertua izango da. 14:30ean bazkari herrikoia, bakailaoa ajoarriero erara dasta-tzeko aukera izango da, haurren-tzat makarroiak tomatearekin prestatuko dira. 16:00etatik aurrera Golden DJs eskutik erromeria izango da eta 18:00etatik aurrera Lierniko XXII. Toka txapelketa herrikoia jokatuko da, irabazleak bi pertsonentzako otordu batetarako txartela jasoko du Mujika jatetxearen eskutik. Izenemateak 17:45etan egingo dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos