Lierniko erromeria igandean ospatuko da

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ORMAIZTEGI.

Urtero Ormaiztegiko herritarrek uztailaren bigarren igandean, Liernin erromeria eguna ospatzen dute. Aurtengoan ere horrela izango da, hain zuzen datorren igandean uztailaren 8an izango da erromeria eguna.

Egitarauean antolatutako ekintzak gauzatuko dira egun osoan zehar Lierniko ermitaren ingurua kokaleku harturik. 11:30etatik aurrera salda eta txorixo egosia dastatzeko aukera izango da. 12:30etan haurrentzatko jokuak. 13:00ean meza nagusia Lierniko Amaren ermitan ondoren urmaiz abesbatzak eskainitako kontzertua izango da.

14:30etan bazkari herrikoia, bakailaoa ajoarriero erara dasta-tzeko aukera izango da, haurren-tzat makarroiak tomatearekin prestatuko dira.

Arratsaldean, 16:00etatik aurrera Golden DJs eskutik erromeria izango da eta 18:00etatik aurrera Lierniko XXII. Toka txapelketa herrikoia jokatuko da, irabazleak bi pertsonentzako otordu batetarako txartela jasoko du Mujika jatetxearen eskutik. Izenemateak 17:45etan egingo dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos