Lierniko erromeria, bihar

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOORMAIZTEGI.

Uztailaren bigarren igandean, Ormaiztegiko herritarrek, Liernira erromerian joateko duten ohiturari jarraituz, aurtengoan ere bihar igandea ospatuko da Lierniko erromeria. Egun osorako egitarau zabala prestatu da aurtengorako ere. 11:30etan salda eta txorixoa dastatzeko aukera izango da. 12:30etan haurrentzako jokoak izango dira. Ondoren 13:00ean meza nagusia Lierniko Amaren ermitan, eta mezaren ondoren Urmaiz abesbatzaren kontzertua.

Bazkari herrikoia 14:30ean izango da eta bertaratzen direnek oilasko izterrekin prestaturiko gisatua dastatzeko aukera izango dute, haurrentzat makarroiak tomatearekin ere prestatuko dituztelarik.

Arratsaldean, musika doinuz alaituriko giroa izango da, Modesto DJaren eskutik. 18:00etan Lierniko XXIII. Toka txapelketa herrikoia jokatuko da. Irabazleak Mujika jatetxeak oparitutako bi lagunentzako otordua jasoko du. Bakoitzak nahi dituen jakiak prestatu ahal izateko parrilak erabilgarri jarriko dira.