Lierniko Andra Mariaren jaiak, gaur eta bihar

SALOME OLAETXEA MUTILOA.

Irailaren 8, Lierniko Andra Mariaren eguna eta Lierni auzoko jaiak. Bi egunetarako egitaraua prest dago: Gaur, 11:30ean bertako ermitan, meza ospatuko da. Egun osoan, Elustondo anai-arrebekin erromeria Lierni gainean.

Igandean, 9:30ean hasita, gazteen mailako XXXVII. Lierniko txirrindulari proba ospatuko da. Probak bi zati izango ditu: hasierakoa, inguruko herrietatik 60 km-ko ibilbidea eta bestea, erlojupeko proba Seguratik Liernira bitartean.

Ordubata eta erdiak aldera, txirrindulari proba amaitu ondoren, Meza Nagusia; jarraian, Toka lehiaketa.

Ordubi eta erdiak aldera, herri bazkaria izango da. Arratsaldez, 18:15ean Herri kirolak, aizkolariak eta harrijasotzailea. Aizkoran, Azurmendi - Zaldua eta Irati Astondoa-Nerea Sorondo. Harri jasotzen, Guzta. Erromeria Miren, Agur eta Oier trikitilarien eskutik izango da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos