Tolosa Goierri
Liburutegi arduraduna kontratatzeko deialdia ireki du UdalakSecciones
Servicios
Destacamos
Tolosa Goierri
Liburutegi arduraduna kontratatzeko deialdia ireki du UdalakA. N.
anoeta.
Lunes, 14 de abril 2025, 19:52
Udal Liburutegirako arduradun berria kontratatzeko deialdia zabaldu du Anoetako Udalak. Langile berriak lanaldi erdiko jardunaldia izango du. Astelehenetik ostegunera arratsaldetan arituko da eta ostiraletan goizen. Udan, berriz, goizeko ordutegia izango du.
Lanpostua aldi baterako izango da, karrera funtzionarioa lortu arte. Legez ezarritako prozesuen bidez egingo da aukeraketa. Liburuzain berriak liburu eta aldizkarien erosketa kudeatuko du, iristen direnak katalogatu eta sailkatuz, baita mailegu zerbitzua kudeatu ere, besteak beste. Gainera, liburutegiaren funtzionamendu egokia bermatu beharko du, guneko araudia betearazi eta kultur dinamizatzailearekin koordinatu.
Deialdian izena emateko derrigorrezkoa izango da batxilergoko titulua, titulu teknikoa edo baliokidea izatea, baita euskarazko hirugarren hiz-kuntza eskakizun edo baliokidea izatea. Izen-ematea Lanbide bidez egin behar da. Apirilaren 21ean, astelehenean, amaituko da epea.
Hautaketa-prosezua bi fasetan egingo da. Lehenengoan elkarrizketa bat egingo da eta bigarrenean merezimenduak hartuko dira kontuan. Informazio gehiagorako www.anoeta.eus web ataria kontsultatu edo 943 651 200 telefonora deitu beharko da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Encuentran muerta en un río a la actriz Sophie Nyweide
El Norte de Castilla
La NASA premia a una cántabra por su espectacular fotografía de la Luna
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.