Borrar

Liburuaren astea bihar jarriko da abian 'Hamaika hitz irudidun'-en aurkezpenarekin

I. ARRATIBEL

ZIZURKIL.

Domingo, 16 de diciembre 2018, 01:04

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Liburuaren Astea antolatu du bihar hasi eta datorren larunbatera arte Zizurkilgo Udalak. Bihar, Liburuaren asteari hasiera emanez, eguerdiko 12:30ean, Zizurkilgo Plazida Otañoko Liburutegian 'Hamaika hitz irudidun' hiztegi-liburuxakaren aurkezpena egingo dute. Proiektu hau, liburutegia eta herriko hiru ikastetxeen arteko elkarlanaz burutu da.

Euskal irudigileen lana gorazarri eta haurrek, bere izenak eta lanak ezagutu ditzaten izan du helburu. Hitza eta irudia elkartuz, gure euskal hitza dotoretu egin dugu, gure artisten arteaz.

Asteartean, ipuin kontaketa egingo da 4 urtetik gorako haurrentzat Pello Añorgaren eskutik. Plazida Otaño liburutegian izango da, 17:30ean.

Asteazkenean, Gabonetako apaingarrien tailerra, 17:30ean. Ostegunean, ipuin kontaketa 4 urtetik gorako haurrentzat Maite Francoren eskutik. Iriarten izango da 17:30ean.

Ostiralean aldiz Teodoro Hernandorena XVII. Ipuin lehiaketa eta Plazida Otaño II. Booktrailer lehiaketako sari banaketa. Plazida Otaño liburutegiko gela balioanitzean izango da 17:30ean.

Larunbatean, ipuinen unibertsoa familian, Ombu guraso elkartearen eskurik. Plazida Otaño liburutegian izango da 11:30ean.

Halterofilia eta saskibaloia

Gaur 11:00etan halterofiliako Gabonetako XXV. torneoa jokatuko da Intxaur pilotalekuan. 16:00 3x3 saskibaloi txapelketa, Ugare auzoko kantxan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios