Leitzako eta Aresoko produktuen IV. Azoka egingo da bihar plazan

Goizeko 10:00etan hasita arratsaldeko 14:00ak arte bertako produktuak erosteko aukera egongo da

E.B.LEITZA.

Leitzako Udalak eta LeitzEKO Kontsumo taldeak elkarlanean, bertako produktuen IV. azoka antolatu dugu azaroaren 11rako. Gure ekoizleen eta bereziki gure baserritarren jakinduria eta ezagutza zabaltzeko erakusleihoa izan nahi du Azokak. Bai parte-hartzaileen aldetik eta baita ere herritarren aldetik jaso zuen erantzunagatik, ekimen arrakastatsua geratu da. Aurten gainera, bi berrikuntza egonen dira feriaren bueltan. Bertako produktuen pintxopotea egin zen atzo eta Azoka Menua igandean.

Bertan eta bertakoa kontsumitu, modu arduratsuan. Hori da azoka honen helburu nagusia. Bertakoa erosi eta jaten dugunean, herriko eta inguruko ekonomia sustatzen dugulako, komunitate kontzientzia sortu eta herria indartzen dutelako.

Guztira 30ren bat parte-hartzaile espero dira eta denetarik izango da. Animali eta hegaztien erakusketaz gainera, udazken sasoiko produktuez osatutako salmenta postuak egongo dira : barazkiak, gazta, babarruna, eztia, intxaurrak,arto-irina, sagardoa, mermeladak, bertan egindako gozoak, e.a. Eta Lei-tzako udalaren babesarekin antolatu da.

Bihar igandea izango da Azoka. Leitza eta Aresoko produktuen azoka egingo da Leitzeko plazan (eguraldi txarra bada frontoian), goizeko 10etan hasita 14ak arte.

Aurtengo Azokak ere baditu berrikuntzak. Hain zuzen ere, Leitza eta Aresoko ostatu eta jatetxe ezberdinek bertako produktuen alde egiten ari diren apustua ikustarazteko, bi ekimen berri garatuko dira.

Atzo, bertako produktuen pintxo-potea izanen da Leitzako ostatu ezberdinetan. Bihar berriz, Leitza eta Aresoko ostatu eta jatetxe ezberdinek bertako produktuekin osatutako Azoka Menua eta plater bereziak eskainiko dituzte. Bi ekimen hauetan parte hartzen duten jatetxe eta ostatuek identifikagarriak dituzte 'Hemen bertako pintxopotea' edota 'Hemen Azoka Menua eta plater bereziak' adieraziz.

Topaketa ostiralean

Heldu den ostiralean, goizeko 9:00etan, 'Nafarroako Mendialdean herritarren parte-hartzeari buruzko topaketa' eginen dute Leitzako udaletxeko areto nagusian, Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako Departamentuak, Cederna Garalur Elkarteak eta Leitzako Udalak antolatuta. Parte-hartzea doakoa izanen da aurrez izena emanda Cederna Garalurreko web orrialdean edo 617609328 telefono zenbakira deituz.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos