Borrar

Lehiaketara atera da Goiazko ostatuaren kudeaketa

NÚÑEZ

BIDANIA-GOIATZ.

Jueves, 17 de enero 2019, 00:25

Goiazko Tabernaren ustiaketa lehiaketara atera du Bidania-Goiazko Udalak. Oraingoan esleipenari bid berri bat emateko asmoz, Goiatz Bizirik herritarren elkartearekin batera adostu dituzte tabernaren ustiaketa baldintzak. Herritarrek Goiatz Bizirik elkartea sortu dute tabernaren eta auzoaren biziberritzea bultzatzeko, Udaletxearekin elkarlanean, urtean zehar hainbat ekitaldi antolatzeko helburuarekin. «Ostatua goiaztarron elkargune naturala da eta herriaren bihotza behar du izan, herriaren pizgarria», diote elkartetik.

Goiazko Ostatua plazaren ondoan dago. Frontoian bertan du sarrera, egun euritsuetarako babesa eta txikienentzako jolasleku aproposa izanik. Tabernaz gain, bi jantoki ditu.

Goiatz Bizirik elkarteak Ostatuko ibilbide berrian aktiboki parte hartu nahi dute, epe luzerako ostalaritza negozioa izan dadin. Honela, urtean hainbat ekimen antolatzera konprometitu dira, plazara eta ostatura jendea erakartzeko.

Gainera, sare sozialetan ere orriak ireki dituzte Goiatz eta taberna-jatetxea ezagutzera emateko, baita antolatzen dituzten ekintzak ere. Gainera, jarraipen mahai bat osatuko da, elkartearen proposamena jarraituz. Udaleko, elkarteko eta Ostatuko ordezkariek osatuko dute mahaia, hiru hilabetero elkartuko dena tabernari eragiten dioten gaiez hitz egiteko, besteak beste, arazoak, kezkak, babes beharrak eta ekimenen koordinazioa.

Elkarteak eta Udalak adostutako plegu berrien arabera Ostatua 15 orduz ireki beharko da astelehenetik ostegunera. Ostiraletan goizeko 10:00etatik gauerdira eta asteburuetan 9:00etatik 22:00etara bitartean.

Atseden eguna egin ahal izango du, hori bai, ezingo da taberna-jatetxea itxi ez ostiraletik igandera, ezta jaiegunetan edo hauen bezperatan, eta jaietan, hileta elizkizunak edo ekitaldi ezberdinak diren egunetan. Plegu osoak Bidania-Goiazko Udaletxean daude kontsultagai, www.bidania-goiatz.eus webgunean edo 943681109. Hasierako esleipen-kontratua sei hilabeterako izango da, eta urtero berritu ahal izango da alderdiek hala adosten badute. Hileko 50 euro gehi bez-eko kanona izango du esleipendunak, urte hasieran berrikusiko dena.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Lehiaketara atera da Goiazko ostatuaren kudeaketa