Borrar
Markel Irastoza, Naxara Suárez eta Uxue Leturia. DV
Lehen jaunartzeak

Lehen jaunartzeak

El Diario Vasco

ORMAIZTEGI.

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Viernes, 14 de junio 2019, 00:22

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Igandean, Ander Deunaren parrokian, lehenengo jaunartze ospakizuna izango da. Eguerdiko 12:30etan emango zaio elizkizunari hasera. Aurtengoan, hiru haur izango dira, jaunartze eguna ospatuko dutenak: Markel Irastorza Izagirre, Uxue Leturia Esnaola eta Naxara Suarez Etxeberria.

Igandekoa egun berezia izango duten haurrek jaso bezate zorionik beroena baita ere beraien senitarteko eta hezitzaile guztiek ere. Egun ederra igaro dezatela opa diegularik

Haurren kontzertua

Gaur ostirala, Txindata Musika Eskolak antolatuta, Musika eskolako ikasleen kontzertua izango da 19:00etan Ander Deunaren elizan.

Bihar, Ormaiztegiko Txirrindularien Lagunak elkarteak antolatuta, Ormaiztegi Biasteri Zikloturista Martxa burutuko dute. 07:00etan Ormaiztegitik abiatu eta 15:00etan Biasterira iristea dute aurreikusita, 140km luzerako ibilbidea burutuko dutelarik.

Kulturarteko gastroazoka

Igandean, III. kulturarteko gastroazoka burutuko da, 12:00etatik aurrera enparantzako karpan. Udalak, Zumalakarregi Museoak eta herritarrek antolatutako ekintza delarik.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios