Legorretarrei buruzko hitzaldi jendetsua eskaini zuen Joxe Mari Allurrek

Joxe Mari Allur, hitzaldiaren une batean. /  NÚÑEZ
Joxe Mari Allur, hitzaldiaren une batean. / NÚÑEZ

Martin de Alliri eta Juan de Uriarte y Gamboa Legorretan izandako pertsonaiak aurkeztu zituen

NÚÑEZ

Asteburuko ekitaldien baitan Joxe Mari Allurrek 'Legorreta eta legorretarrak' hitzaldia eskaini zuen udaletxeko batzar aretoan. Herritar ugari gerturatu ziren hitzaldira eta eserleku guztiak bete ziren Allurren azalpenak entzuteko.

Historian zehar Legorretan izan diren gorabeherak azaldu zituen Allurrek, Legorreta bera sortu aurretik ere bizimodua nolakoa zen adieraziz. Legorreta Erdi Ardoan Gaztelako erregeak hiribildu batetik bestera joateko sortu zuen errege-bidean zegoen, eta hasiera batean, babes bila Ordiziara, edo Villafrancara lotu zen, 1615 urtera arte.

Bestalde, Legorretan izandako bi pertsonaia aurkeztu zituen.

Bata, Martin de Alliri, Bohemiako enperatrizaren jostuna zen. Hil zenean mezetarako dirua uzteaz gain, mutilentzako eskola sortzeko dirua eman zuen, probintziako lehenengo eskoletakoa izan zena. Neskentzako eskola XIX. mendean sortu zen apaiza batek utzitako diruarekin.

Bestea, Juan de Uriarte y Gamboa, granadan jaio zen arren, aita legorretarra zuen eta Gortean lan egiten zuen. Bohemiako enperatriza hil zenean, honek Martin de Allirirekin zituen zorrak kobratzen lagundu zizkion.

Kontzertua

Bestalde, Herri Antzokian Satto! taldeak antolatutako kontzertu sortaren barruan, Nogen eta Serrulla taldeek joko dute, otsailaren 24an. Igande arratsaldez (18:30) izango dira kontzertuak. Sarrerak dagoeneko salgai daude herriko kioskoan, 6 euroan. Nogel taldeko kideak donostiarrak dira eta folk-pop egiten dute, euskarazko eta ingelesezko doinuak nahastuz, eta ukelele, gitarra, baxu, bateria eta ahotsekin jokatuz. Egun Eider Saezek, Markel Idigorasek, Alex Irazustak, Olatz Cuevasek eta Jokin Guilisagastik osatzen duten taldea. 'Liv til døden' da bere azken lana, eta beraien nortasun bilakatzen ari den pop-folka oinarri hartuta, estilo honek bildu ditzakeen kolore guztiak jorratu dituzte. Freskotasuna gordetzen duen lan helduada.

Bestalde, Iñigo Serrulla 1995ean jaiotako musikari eta konpositore donostiarra da. Hamasei urterekin hartu zuen eskutan bere lehenengo gitarra eta YouTubeko bideoetan ikusitakoa imitatuz eta errepikatuz beharrezko tresnak bereganatu zituen bere musika propioa sortu ahal izateko. Pixkanaka, musika elektronikoarekiko zuen interesak gora egin du, baita musika mota honek dagoeneko ezagunak zituen estiloetan izan ditzakeen aplikazioei buruzko gogoetak ere.