Legorretako EH Bilduk udal hauteskundeetako zerrenda aurkeztu du

Legorretako EH Bilduko zerrendako kideak./
Legorretako EH Bilduko zerrendako kideak.

Zelai Amenabarro egungo alkatea izango da zerrendaburu maiatzaren 26ko hitzordurako

NUÑEZ LEGORRETA.

Datorren maiatzaren 26ko udal hauteskundeetarako zerrenda osatu du dagoeneko Legorretako EH Bilduk. Hamaika herritarrek osatuko dute zerrenda. Zelai Amenabarro izango da alkategaia eta berarekin batera arituko dira Iñigo Lasa, Olaia Eskitxabel, Mari Karmen Gaztañaga, Garikoitz Maiz, Iñaki Agirre, Ana Usabiaga, Joxe Manuel Larrea, Estitxu Gaztañaga eta, ordezko moduan, Oihan Agirrebeña Iturrioz eta Kizkitza Ormaetxea.

Egun bost zinegotzi ditu EH Bilduk Legorretako Udalean eta beste lauak EAJk. Datorren legegintzaldian ere bederatzi zinegotzi izango ditu Udalak.

Jaietako Play Back

Legorretako Azintzio jaietan antolatu ohi den Play Back lehiaketan parte hartu nahi dutenek, entseguak egiteko lokala eskatu dezakete. Eskaerak udal liburutegian egin beharko dira apirilaren 26a baino lehen, goizeko 9:30etik 12:30era.