Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Aurtengo programazioan parte hartzen duten erakunde eta elkarte guztietako ordezkariak. DV
Lazkaotarrek bat egingo dute Emakumearen Nazioarteko Egunarekin

Lazkaotarrek bat egingo dute Emakumearen Nazioarteko Egunarekin

Berdintasuna aldarrikatuz hainbat ekintza antolatu dira herrian hilabete osoan zehar

DV

LAZKAO.

Viernes, 2 de marzo 2018, 00:26

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

1911n ospatu zen Emakumeen Nazioarteko Eguna lehen aldiz Alemanian, Austrian, Danimarkan eta Suitzan, Clara Zetkin militante komunistak Emakume Sozialisten Nazioarteko Konferen-tzian egun hau izendatzeko proposamena egin ondoren. Urte batzuk lehenago, soldata baxuen eta lan baldintza txarren aurka protesta egiten ari zirela, New Yorker Cotton empresan hildako ehundaka emakumeen oroimenez aukeratu zen eguna, martxoaren 8a, eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko borrokaren aldeko jardunaldi bilakatu zen.

Aurtengoan ere, lazkaotarrek ere bat egingo dute aldarrikapen egun honekin eta Udalak, Azki emakumeen elkarteak, San Benito ikastolak, Gaztelekuak, Gazte Asanbladak, Orobione elkarteak, Maizpide euskaltegiak, Gerriko Kultur Elkarteak eta hainbat herritarrek osatutako berdintasun batzordeak, elkarlanean antolatutako ekintzetan parte hartzera daude deituak. Astelehenean hasi, martxoaren 5ean, eta apirila arte luzatuko dira hauek.

Elkarreratzea

Martxoaren 8an, osteguna, elkarteratzea egingo da batetik plazan, 19.00etan, eta hau amaitutakoan, triki-poteoa. Gazte asanbladak, gainera, emakumeen nazioarteko egunari keinu egiteko, proposamen bat egin nahi die emakume lazkaotarrei. Elkarteratzearen ondorengo kalejiran, ohikoan gizonarena den rol bat hartuta parte hartzera gonbidatu nahi ditu (adibidez, suhiltzailez jantzita), honela emakumeak hainbat lanbideetan duen ausen-tzia bisibilizatuz.

Bestetik, Azki emakumeen elkarteak aste osorako egitaraua antolatu du. Astelehenetik ostiralera, hamaika ekintza burutuko dituzte elkarteko kideek baina, gainerako herritarrak ere, gonbidatu nahi dituzte irekiak izango diren bi hitzaldietan parte hartzera. Menpekotasun emozionalaren inguruan jardungo da Yolanda Cervera psikologoa, gazteleraz, kultur etxeko erakusketa aretoan. Martxoaren 5ean eta 7an izango da hitzordua, arratsaldeko 18:00etan.

Martxoaren 21ean, mahai ingurua antolatu da baita ere, pasa den urtean bezala, 'emakumea eta artea' izenburupean oraingoan. Iaz emakumea eta kirola izan ziren mahai inguruaren ardatza eta artearekin lotura duten herriko emakumeen egunerokoa plazaratzea izango du helburu aurtengo saioak.

Azkenik, apirilaren 14 eta 15ean, aurtengo egitarauarekin amaitzeko, 16 eta 25 urte bitarteko neskentzat, autodefentxa feminista tailer bat prestatu da. Aurrez izena eman behar da, martxoaren 28a baino lehen, parte hartzeko partaide kopurua 20ra mugatua egongo delako. Udaletxeko harreran edo udala@lazkao.eus helbidean egin daiteke.

Lilatoirako kamixetak

Igandean Donostian egingo den Lilatoi lasterketarako Lazkaoko Udalaren kamixeta eskatu zuten emakume lazkaotarrak udaletxetik pasa daitezke dagoeneko hau jasotzera -gaur 8:00etatik 18:00etara edo bihar, larunbata, 8:00etatik 12:00etara.

Bestalde, kamixeta jantzita argazki bat ateratzera animatu nahi dituzte berdintasun batzordetik lasterkariak, lasterketa aurretik, ondoren edo beste edozein tartetan. Argazki guztiekin bilduma bat egitea izango da helburua. komunikazioa@lazkao.eus helbidera bidali daitezke.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios