LazkaON merkatari elkarteak ez du parte hartuko

Azken hilabeteetako udala eta LazkaON Lazkaoko Merkatari Elkartearen arteko desadostasunak direla eta, aurten elkarteak udazkeneko kanpaina udalarekin batera ez antolatzeaz gain, bertako merkatariek kanpainan parte ez hartzea erabaki dute.

«Elkartearekiko babes falta, Mercadonaren irekieraren inguruko desinformazioa eta gardentasun eza direla eta, Lazkao herriko komertzioari udalak erakutsi dion benetako laguntasun eta elkartasun falta direla eta zentzugabekoa» ikusten dute. «Ez dugu ulertzen, 'herriko merkataritza sustatu' esan eta ondoren Mercadona bezalako supermerkatu handi baten irekiera bultzatu eta ahalbidetzea, ez da zilegi», diote sare sozialetan zintzilikatu duten oharrean.