Lazkao
Mendira irteera igandean Izarraitz mendilerroa ezagutzekoJ. Z.
LAZKAO.
Osteguna, 24 urria 2024, 20:04
Igandean, urriaren 27an, Izarraitz mendilerroko hiru tontor enblematikoak zeharkatzeko irteera egingo da. Txangoa goizeko 08:00etan hasiko da Itzala tabernan, eta parte-hartzaileak ibilgailuz joango dira Azkoitiko Attola aparkalekura. Ibilaldian zehar, Kakute (927 m.), Erlo (1.026 m.) eta Xoxote (912 m.) tontorretara igoko dira. Xoxoteko aterpean hamaiketakoa eskainiko da parte-hartzaileentzat.
Ibilbidea amaituta, taldea Attolako aparkalekura itzuliko da, eta Lazkaora buelta 13:30ean aurreikusi da. Izena emateko azken eguna gaur izango da, eta izen-emateak amalur.me@gmail.com helbide elektronikora mezu bat ida-tzita edo 679 83 68 33 telefonora deituta egin daitezke.
Jarduera Amalur Mendizale Elkarteak, Udalak eta San Benito Ikastolak antolatu dute, eta herritar guztiak gonbidatzen dituzte naturaz eta elkarbizitzaz gozatzera.