Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Partaide guztiek argazkia atera zuten zelaian, txapelketa osteko giro ona eta bizitako lehia estua ospatzeko. FOTOS ZABALA
Lazkaomendiko herri kirol desafio borobila

Lazkao

Lazkaomendiko herri kirol desafio borobila

Urretxu-Zumarragako taldea izan zen azkarrena finalean, eta segundo gutxiko aldearekin gailendu ziren Lazkaomendiko beteranoen aurka izandako lehia bizian

Lunes, 5 de mayo 2025, 20:26

Larunbat arratsaldean jokatu zen Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa, eta Urretxu-Zumarragako taldeak lortu zuen garaipena. Itxurrene ondoko belardian (ermita atzea) egin zen desafioa, eta ikusmira handia sortu zuen Goierritarren artean, Lazkaomendin jende andana bilduz. Aurtengo edizioan zazpi talde aritu ziren lehian: Gabiria, Beasain, Olaberria, Segura, Lazkaomendiko gazteak, Lazkaomendiko beteranoak eta Urretxu-Zumarraga.

Lehiaketa kanporaketekin hasi zen, eta lehen fase horretan talde guztiek parte hartu zuten. Lazkaomendiko beteranoak zuzenean sailkatu ziren finalerako, eta gainerako seiek beste kanporaketa batean neurtu zituzten indarrak. Lehia estua izan zen, baina azkenean Segurak eta Urretxu-Zumarragak lortu zuten finalerako pasea. Lehen kanporaketan, Segura, Lazkaomendiko gazteak eta Beasain neurtu ziren, eta bigarrenean berriz, Urretxu-Zumarraga, Gabiria eta Olaberria.

Finala oso gogorra eta estua izan zen, eta azken unera arte ez zen argitu nor aterako zen garaile. Proben egitura pixka bat aldatu zen finalerako: harria zulatzea, korrika proba (luzeagoa), trontza, txingak, harri jasotzea, ingudea, soka igotzea eta aizkora izan zituzten aurrean. Lazkaomendiko beteranoak indartsu hasi ziren aurretik, baina Urretxu-Zumarragako taldeak tartea moztea lortu zuen, 15 minutu eta 10 segunduko denborarekin lehen postua lortzeko. Beteranoak minutu erdi inguru geroago amaitu zuten proba, eta Segurako taldeak, 18 minutu eta 44 segundoko denborarekin, hirugarren postua lortu zuten.

Talde guztiek gogor borrokatu zuten eta maila handiko saioak eskaini zituzten. Lazkaomendiko gazteek laugarren postua lortu zuten, Olaberriak bosgarrena, Beasainek seigarrena eta Gabiriak zazpigarrena.

Giro sanoan ospatutako lehiaketa ostean, familiako argazkia atera eta dutxa baten ostean, Itxurrene jatetxean bildu ziren partaide eta ikusleak, festarekin jarraitzeko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Lazkaomendiko herri kirol desafio borobila