Lazkao
Lazkaoko hirigintza eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko hitzaldiaJ. ZABALA
lazkao.
Asteartea, 15 urria 2024, 20:01
Udalak jakinarazi du Hirigrama Kooperatiba izango dela Herriko Antolamendu Plan Orokorra (HAPO) garatuko duen arkitekto-etxea. Proiektu honen bidez, udalerriko etorkizuneko hirigintza-eredua diseinatuko da, herritarren ongizatea bermatuz eta ingurumenarekiko errespetua zainduz.
EH Bilduk hitzaldi informatiboa antolatu gaur, 18:30ean, pleno-aretoan. Bertan, Hirigrama Kooperatibako ordezkari eta proiektuaren zuzendari den Martin Ferranek azalduko ditu HAPOaren ildo nagusiak eta herritarren galderei erantzungo die saioan.
Jardunaldi honek Lazkaoko herritarren parte-hartzea eta ezagutza sakontzea bilatzen da, etorkizuneko hirigintza garapenari buruzko eztabaidan.