Lazkao Txiki Musika Eskolaren emanaldia eta txokolate beroa frontoian Santa Zezili bezperan
Adin ezberdinetako musikariak frontoian bilduko dira ostegun arratsaldean kurtsoan zehar ikasitakoa entzuleei erakusteko
Datorren ostegunean, azaroaren 21ean, Santa Zezili bezperako ospakizunak musika eta giro paregabea ekarriko ditu plazako frontoira. Urtero bezala, Lazkao Txiki Musika Eskolak emanaldi berezia eskainiko du, arratsaldeko 16:45ean hasita.
Emanaldia hasi aurretik, 16:30ean, San Benito Ikastolako Batxilergoko ikasleek txokolate beroa banatuko dute, ikasbidairako dirua biltzeko helburuarekin. Ekimen honek musika, elkartasuna eta giro goxoa uztartuko ditu, herriko familien eta ikusleen parte-hartzea bultzatuz.
Musikaz gozatzeko eta ikasle gazteei laguntzeko aukera paregabea izango da. Antolatzaileek plazako frontoira gerturatu eta Santa Zezili bezpera modu berezian ospatzera gonbidatu dituzte lazkaotarrak.
--