Borrar

Euskaren Egunak gure hizkuntzaren indarra nabarmendu zuen Lazkaon

Herriko eragileek, bizilagunek eta ikastolako ikasleek euskararen aldeko festa giroa zabaldu zuten atzo herriko kaleetan

Asteazkena, 3 abendua 2025

Comenta

Atzo ospatu zuten Euskararen Nazioarteko Eguna Lazkaon, eta egunak parte-hartze zabala eta giro bikaina utzi zituen herrian. Udalak, Ikastolak eta herriko eragile ugarik elkarlanean antolatutako egitarauak adin guztietako herritarrak batu zituen, euskararen erabilera sustatzeko eta ama-hizkuntzan gozatzeko asmoz.

Goizean, 10:00etan, Ikastolak antolatutako kalejira abiatu zuten herriko erdigunean zehar. Ikasleek, irakasleek eta familiekin bat egin zuten herritarrek musikaz eta kolorez beteriko ibilaldia osatu zuten, eta kaleetan barna euskararen aldeko mezua zabaldu zuten. Kalejira amaitu ondoren, plazan ospakizun nagusia egin zen, eta bertan giro alai eta parte-hartzailea nagusitu zen LTME trikitilariek eta Oin Arin Dantza Taldeak eskainitako emanaldiei esker.

Eguerdian, berriz, herriko hainbat taldek dinamizatutako tailer eta jolas txikiak jarri ziren plazan, haur eta gazteei euskararekin modu ludikoan gozatzeko aukera emanez. Familiek ere parte hartu zuten ekintzetan, eta antolatzaileek nabarmendu zuten parte-hartze handiak hain zuzen 'herri giro ederra sortu' zuela.

Arratsaldean, Euskal Kantaldia eta Erromeria izan ziren protagonista, Lazkao Txiki Musika Eskolaren antolakuntzapean. Oin Arin Dantza Taldearen eta Maizpideren emanaldiek plaza bete zuten musikaz, dantzaz eta ikusminaz, eta herritar askok aukera izan zuten euskararen aldeko jai giroaz berriz gozatzeko.

Udalak, bere adierazpenean, gogoratu zun euskara indartzea eta herritarren parte-hartzea sustatzea dituela helburu egunak. Horregatik, eskerrak eman zizkieten atzoko ekitaldietan parte hartu zuten guztiei, eta herritar guztiak animatu zituzten bide beretik jarraitzera, euskarak Lazkaon duen presentzia eta indarra sendotzen jarraitzeko.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskaren Egunak gure hizkuntzaren indarra nabarmendu zuen Lazkaon

Euskaren Egunak gure hizkuntzaren indarra nabarmendu zuen Lazkaon