Borrar

Lazkao

CMO Esku Pilotako Klub Liga final laurdenetara bidean

JOSU ZABALA

LAZKAO.

Miércoles, 30 de abril 2025, 20:04

Asteburuan jokatu ziren CMO Esku Pilotako Klub Ligako final-zortzirenetako hirugarren jardunaldiko partidak, besteak beste, Lazkaoko pilotalekuan, baita Lekunberrin eta Azkoitian ere. Lazkaon, Markinako eta Buruzgaingo elkarteek neurketa garrantzitsuak jokatu zituzten, kategoria ezberdinetan.

Kadeteetan, Markinako bikoteak garaipen estua eskuratu zuen. Jubeniletan ere, Markinara joan zen garaipena. Nagusi mailan, berriz, Buruzgaingo bikoteak lortu zuen garaipena.

Emaitza hauek kontuan hartuta, Markinako elkartea sailkatu da final laurdenak jokatzeko, egindako lan bikainari esker.

Gaur, Leitzan

Final zortzirenetako azken jardunaldia gaur jokatuko da, Leitzako Amazabal frontoian. Norgehiagokak goizeko 10:30ean jokatuko dira. Bertan, Aurrera (Leitza) eta Behar Zana (Villabona) taldeek neurtuko dituzte indarrak kategoria guztietan: kadeteetan, jubeniletan eta seniorretan.Txapelketa aurrera doan einean, argitzen ari dira txapelketako finalean egongo diren taldeak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco CMO Esku Pilotako Klub Liga final laurdenetara bidean