Borrar
Pasa den urtean Goierrin izan ziren diasporako gazteak, Lazkaon ateratako talde argazkian. Ateak Ireki

Ateak Ireki bueltan izango da 2026an laugarren edizio indartu baten eskutik

Datorren urtean ere euskal diasporako gazteek Goierrin biziko dute euskararen eta kulturaren esperientzia hainbat astez

Larunbata, 15 azaroa 2025, 18:07

Comenta

Ateak Ireki egitasmoak laugarren ediziora egingo du jauzia 2026an, euskal diasporako gazteak eta Goierriko familiek kultur truke paregabe batean elkartzeko asmoz. Batzen Fundazioak antolatutako programa ekainaren 27tik uztailaren 19ra bitartean izango da, eta dagoeneko izena emateko epea zabalik dago bai gazte parte-hartzaileentzat bai harrera familientzat. Epea abenduaren 7an itxiko da.

Aurten, egitasmoak berrikuntza garrantzitsuak ekarriko ditu. Lehen aldiz, parte-hartzaileen adin-tartea zabaldu da, eta orain Estatu Batuetatik eta Kanadatik etorritako 18 eta 25 urte bitarteko gazteek izango dute aukera euskararen eta euskal kulturaren inguruko esperientzia bizitzeko. Gazteak Goierriko familietan biziko dira, eta Maizpide barnetegian euskara ikastaroak jasoko dituzte, baita Bizkaia, Nafarroa eta Iparraldeko hainbat txokotara txangoak egin ere. Jarduera osagarri gisa, bertsolaritza, gastronomia, herri kirolak eta pilota izango dituzte ardatz.

Programaren helburua bikoitza da: alde batetik, Euskal Herriaren eta diasporaren arteko lotura kulturala sendotzea; eta bestetik, harrera familiei kultura-truke aberasgarri bat eskaintzea. Parte hartzeko interesa duten familiek edonolako egitura izan dezakete —guraso bakarrekoak, bikoteak edo pertsona bakarrak—, betiere ingurune abegitsua eta euskararen erabilera sustatuko duen giroa bermatzen badute. Izena ematea online inprimaki baten bidez egiten da, eta prozesua elkarrizketa labur batekin osatzen da.

Begirale Estatu Batuetan

Bestalde, aurten Udaleku programarekin lankidetza berria ere ezarriko da: Ateak Irekiren aurreko edizioetan parte hartu duten gazteek aukera izango dute udan Estatu Batuetan antolatzen den euskal udalekuan begirale gisa aritzeko, Atlantikoaren bi aldeetako komunitateen arteko loturak sendotuz.

Programak Eusko Jaurlaritzaren, Nafarroako Gobernuaren, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien eta Goieki garapen agentziaren babesa du. 2024tik, gainera, Ateak Ireki NABO federazioaren programa ofiziala da.

Lazkaon informazio-saio bat egitea aurreikusi da, interesa duten familiek programaren xehetasunak ezagutzeko eta zalantzak argitzeko aukera izan dezaten. Data eta lekua datozen egunetan jakinaraziko dira.Izena emateko edo informazioa eskuratzeko, interesa dutenek www.ateakireki.eus webgunea edo ateakireki@ateakireki.eus helbidea erabil ditzakete.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ateak Ireki bueltan izango da 2026an laugarren edizio indartu baten eskutik

Ateak Ireki bueltan izango da 2026an laugarren edizio indartu baten eskutik