Lazkao Txiki musika eskolako trikitilariak, hainbat txapelketatan

Elorrion garaile lazkaotarrak. /
Elorrion garaile lazkaotarrak.

Lehen postuak lortu dituzte Getaria, Orio, Aizarnan eta Elorrion burututako lehiaketetan

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOLAZKAO.

Udarekin batera, herrietako festa ugari izan ohi da inguruan eta, festekin batera trikiti txapelketak antolatzen dira herri askotan. Lazkao Txiki Musika Eskolako ikasleek hainbat txapelketetan hartu dute parte dagoeneko, eta emaitza bikainak lortu.

Honela, ekainak 1ean Getarian Irati Arzelus eta Sara Iriarte txapeldun izan ziren. Ekainak 7 Aizarnan Ane Etxezarreta eta Sara Iriartek ere txapela lortu zuten. Ekainak 29an Orion Ane Etxezarreta eta Sara Iriartek lehen postua lortu zuten eta Irati Arzelus eta Garazi Larrañaga hirugarren izan ziren. Azkenik, igandean Elorrion Ane Etxezarreta eta Sara Iriartek lehen postua lortu zuten eta Irati Arcelus eta Mirari Plazaolak bigarrena.

Aipatu, txapelketa batetik bestera jotzen diren abestiak aldatu izan ohi direla, adibidez Getarian gehienez 7 minutuko iraupena duen pupurria jo behar izaten da ohiko beste 2 abestirekin batera, Elorrion berriz gehienez 3 minutu irauten duen pupurria beste ohiko 2 abestirekin batera, eta Orion aldiz ohiko 4 abestiak: trikitixa porrusalda fandango eta arinarina.

Aurrera begira Irati Arcelusek Abuztuan Zeanurin izango den helduen arteko Euskal Herriko trikitilari txapelketan parte hartzeko asmoa du. Ane Etxezarretak aldiz, irailean ekingo die berriro txapelketei Zarauzko Euskal Jaietan.