Tolosa Goierri
Larunbatean ospatuko dituzte 49. Euskal Herriko Dantza Txapelketa eta Dantza EgunaJ. Z.
Segura.
Miércoles, 15 de octubre 2025, 20:46
Larunbatean ospatuko dute 49. Euskal Herriko Dantza Txapelketa Seguran. Ohi bezala, herriak dantza festa bihurtuko du eguna, eta zor-tzigarrenez ospatuko du Dantza Eguna, Udalaren eskutik.
Publicidad
Aurten hamabi bikote izango dira lehian, iaz baino bat gutxiago. Iazko irabazleak, Katerin Artola eta Iker Belintxon, ez dira parte hartuko, eta oraingoan ere ez da izango Goierriko dantzaririk lehiakideen artean.
Txapelketan, dantzariek fandangoa eta arin-arina dantzatuko dituzte Baratzeko oholtzan, Kriseilu txistulari taldearen laguntzaz. Fandangoak zortzi pauso izango ditu, eta arin-arinak trikitixa doinuetan oinarrituko dira.
Lehiari 18:00etan emango diote hasiera Baratze pilotalekuan. Atsedenaldian, Oinkari dantza taldeak 'Errotan' ikuskizuna eskainiko du.
Txapelketa zuzenean jarraitu ahal izango da streaming bidez. Saioa Imanol Artolak eta Izaro Iraetak aurkeztuko dute, eta Anabel Arraizak egingo dizkie elkarrizketak parte-hartzaileei eta epaimahaikideei. Haizea Hormaetxea arituko da lehen aldiz dantza aditu gisa.
Gainera, nahiz eta eguneko ekitaldi nagusia arratsaldean izan, Dantza Eguna antolatu dute aurten ere zortizagarrenez, eta jai giroa nagusi izango da herrian egun osoan zehar.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión