Borrar

Anoeta

Larunbatean amaituko da kiroldegiko ikastaroetan baja emateko epea

Inprimakiak kiroldegiko harreran aurkeztu beharko dira larunbatera bitartean

Amaia Núñez

Anoeta

Lunes, 10 de marzo 2025, 20:47

Abraham Olano kiroldegiak hirugarren hiruhilabeteko ikastaroetan izena ematea irekiko du datozen asteetan. Hala ere, ikastaroetan baja eman nahi dutenek martxoaren 15a, larunbatarekin, dute inprimakia bete eta Kiroldegira eramateko azken eguna.

Horrela, datozen hiruhilekoan ikastaroak egin nahi dituztenek astelehenetik aurrera izango dute izena emateko aukera. Gehienez ere, hogei pertsonako taldeak onartuko dira ikastaro bakoitzean. Hurrengo astean Anoetan erroldatuek izena emateko epea izango dute. Abonatuek, berriz, martxoaren 24tik 29era bitartean egin beharko dute izena ematea eta martxoaren 31tik apirilaren 5era edozein pertsonentzako irekia izango da, nahiz eta anoetarrek lehentasuna izango duten.

Ikastaroetan izena ematen dutenei hiruhileko osoa kobratuko die Udalak eta lehenago uzten badute ere ez dute diru-itzulketarik egingo. Izena emateko zein baja emateko inprimakiak buzoiaren ondoan aurkitu daitezke eta kiroldegiko harreran aurkeztu beharko dira.

'Jo!' ikuskizunerako sarrerak

Datorren ostiralean 'Jo!' ikuskizuna aurkeztuko dute Anduriña Zurutuzak eta Beatriz Egizabalek. Antzezlana Mikelasagasti auditorioan egingo dute 8:30ean, eta joan nahi dutenentzat sarrerak salgai egongo dira liburutegian bost eurotan, ostegunera bitartean.

Antzezlanean, aspaldian elkarrekin egon ez diren bi lagun dira protagonista. Kirola egiten duten bitartean elkarri kontatzen dioten bizitza-istorioen bidez ikerketa antropologiko bat eskaintzen dute.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Larunbatean amaituko da kiroldegiko ikastaroetan baja emateko epea