
Tolosa Goierri
Larrondoko larreetan mantenimendu lanak egin dira azken hilabeteetanSecciones
Servicios
Destacamos
Tolosa Goierri
Larrondoko larreetan mantenimendu lanak egin dira azken hilabeteetanAmaia Núñez
amezketa.
Viernes, 10 de enero 2025, 20:25
Larrondoko larre publikoetan hainbat lan Aurrera eraman ditu azken hilabeteetan Gipuzkoako Foru Aldundiak Goilarre programaren baitan. 2024an egin ziren lanak eta kanpaina horretan garo xehaketak eta ur horniduraren hobekuntza lanak egin ziren nagusiki.
Urtez urte egiten den lana da garo xehaketa. Iaz uztailean egin zen eta, Amezketako Udalak adierazi duenez, jarraipen horri esker gero eta denbora eta diru gutxiago bideratzen da xehaketa hauetara. Hala ere, datozen urteetan mantenimendu ekintza horrek jarraipena edukiko duela jakinarazi dute.
Bestalde, partida handiena ur hornidurari egokitu zaio. Larrondoko larreak urez hornitzen dituen iturburuan txukundu zuten. Larre publiko zein pribatuei ematen die zerbitzua iturburu honek. Lan hauen baitan, bertako egoera hobetu zen, etorkizunera begira iturburuen mantenua errazteko.
Ur hornidurari dagokionean, bestelako lan batzuk ere egin ziren. Inpernuerrekako bidean hormigoizko aska berria eraiki zen. Lehen zegoena baina pixka bat gorako egin zen, bertan sortu ohi zen lokatz pilaketa hobetzeko asmoz. Jarraian, bi ur depositu jarri ziren, bakoitzak 10.000 litroko edukierarekin. Depositu batek aska publikoa hornitzen du eta besteak partzela pribatuak. Instalazioan aska publikoari eman zaio lehentasuna eta beraz, depositu hori beteko da lehenengo eta, soberakinekin bestea. Biak betetzen direnean, urak iturburutik behera modu naturalean egingo lukeen bidea jarraituko du, Inpernuerrekaruntz.
Zerbitzua hobetze aldera, deposituetatik ateratzen ziren hoditeria sarea guztiz berritu zen. Aldi berean, partzela pribatu bakoitzaren sarreran arketa bana jarri zen, ur kontagailuarekin. Lur jabeak konexioa egiteaz arduratu dira eta aska berriak ere jarri dituzte flotagailuarekin. Lur mugimenduak lehenbailehen estaltzeko, belar hazia ere bota zen.
Instalakuntza berriei esker ur-ihesak nabarmenki gutxitu direla zehaztu du Udalak eta datozen ekitaldietan, berritzeke daudenak osatuko dituztela aurreratu dute.
Enirio-Aralar Mankomuniateak, berriz, kudeatzen duen azalerak dauden ur azpiegitura guztiak digitalizatu zituen. Informazio guztia mankomunitatearen web orrialdean dago kontsultagai.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.