Larresororekin anaitasun festa ospatuko da gaur

YARZA

Leaburu-Txaramako eta Larresoroko Udalek duten anaitasuna berrituko dute gaur ospatuko duten elkartasun egunean. 11:00etan ongi etorria egingo zaie herriko dantzariekin frontoian Larresoroko herritarrei. Ondoren, hamaiketakoa eskainiko da guztientzat frontoian bertan. Eguerdian bertso pilota saioa egongo da Beñat Gaztelumendi eta Oihana Iguaran bertsolariekin. Lehen partidan herriko gaztetxoak arituko dira eta, segidan, Lizasok eta Esnaolak, Etxabarri eta Errekaren aurka jokatuko dute. Ondoren, anaitasun bazkaria Ostatuan.

 

Fotos

Vídeos