Larreen bioaniztasuna ezagutzeko ibilaldi gidatua Lizarrustin

DV

Life Oreka Mendian, larreen kudeaketa jasangarria bultzatzeko proiektuaren baitan eta HAZI-rekin lankidetzan, Gipuzkoako Natura Parke guztietan ibilaldi gidatu bana eskainiko du Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak, Aitor Salaberria adituaren azalpenak entzun ahalko direlarik. Bihar, Lizarrustiko parketxean izando da hitzordua. Ibilaldia 10:00etan hasiko da eta 3-4 orduko iraupena izango du. Hamaiketakoa, ura eta oinetako egokiak eramatea beharrezkoa da.