LARRAULGO HAURRAK, KORRIKA TXIKIAN

LARRAULGO HAURRAK, KORRIKA TXIKIAN

Aurten ere Larraulgo eskolako haurrek Korrika ospatu zuten herrian zehar. Euriari aurre eginez, gurasoak izan ziren eskolatik atera eta lehenengo ikasle taldera arte testigua eraman zutenak. Ondoren, herriko puntu ezberdinetan zeuden ikaskideen artean pasa zuten testigua, plazara itzuli aurretik. Amaieran, Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleek beraiek idatzitako mezua irakurri zuten, guztiak euskaraz hitz egitera animatuz.