Borrar

Lareoko urtegiaren inguruko narrastiak ezagutzeko txangoa

Prezioa 6 eurokoa izango da, 12 urtetik beherakoentzat 4, eta 10:00etan hasiko da igandean

DV

Jueves, 15 de mayo 2025, 14:39

Lareoko urtegiaren inguruan narrasti eta anfibio espezie ugari bizi dira, lekua ezin aproposagoa da animalia hauentzat, ura baliabide dutela, inguruan dauden baso, harkaitz, zelai eta sastraka ugari dituzte eta babesleku gisa. Hauek lehen eskutik deskubritu, ezagutu eta gozatzeko aukera eskainiko du Aralarko Parketxe Hedatuak igande honetan, maiatzak 18, 10:00etan hasita.

Ander Izagirre adituaren eskutik Ataungo Lareoko urtegiaren inguruan egingo da hitzordua Lizarrusti parketxean eginik. Ostean jarduera goiz osokoa izango da, zailtasunik gabekoa ibilaldiarekin. Irteera hau adin guztientzat dago pentsatuta, helduak zein haurrak, familiak zein norbanakoak. Aukera paregabea da Aralarren ditugun anfibio eta narrastiei buruz gehiago ikasteko, ikusiz ikasten baita eta ezagutuz maitatzen da eta.

Ander Izagirre gaian aditua den Elgoibartarra da eta urte asko daramatza Euskal Herriko anfibio zein narrastiei buruz ikerketak egiten. Inguruan dugun aberastasun herpetologikoa balioztatzen erakutsiko digu eta baita bertako espezie desberdinak bereizten ere.

Ekimenean parte hartu ahal izateko izena ematea nahitaezkoa izango da. Hartarako, zein informazio osagarria lortzeko, nahi duen orok 943 18 03 35 / 688 89 50 69 telefono zenbakietara dei dezake, edota barandiaran@gipuzkoanatura.eus / lizarrusti@gipuzkoanatura.eus helbide elektronikoetara idatzi. Prezioa 6 eurokoa izango da (12 urtetik beherakoak 4€).

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Lareoko urtegiaren inguruko narrastiak ezagutzeko txangoa

Lareoko urtegiaren inguruko narrastiak ezagutzeko txangoa