Lardizabal Eskola, hirugarren Gipuzkoako Xake Txapelketan

Xakeko jokalari gazteak. /  IRAOLA
Xakeko jokalari gazteak. / IRAOLA

IRAOLA ZALDIBIA.

Hirugarren geratu da Lardizabal jokatu berria den Gipuzkoako Eskolarteko Xake Txapelketan. Lardizabal 'A' taldeak (Harri, Anartz, Darius eta Mikel) hirugarren postua lortu zuen, bigarren postutik puntu erdira gelditu zelarik. Lardizabal B taldea (Manu, Martin, Greatine eta Maren) 13. sailkatu zen eta infantiletan (Nikolas, Wael, Adil eta Ekhi) bostgarren sailkatu ziren.

Bakarkako jardunean, berriz, Harri 5. sailkatu zen, 2.arekin puntutan berdindurik; Anartzek 13. postua lortu zuen; Dariusek 14.a. Jesus Mari Rodriguez Esnaola monitorearen hitzetan, «asteburu borobila, beraz, Donostian. Jokalariek, burua astindu eta lehiatzeaz gain, lagun berriak egin eta bazter berriak ezagutzeko aukera ere izan zuten».

Baztan aldera txangoa

Beti Gazte elkarteak antolatuta, herriko jubilatuek bihar Baztan aldera egingo dute txangoa. Amaiurreko errota hidraulikoa bisitatu eta 'talo onaren sekretuak' jakin ostean, Arizkungo Ordoki erretegian bazkalduko dute. Ondoren, Iruritako Arkupe txokolategia bisitatuko.

Gazteak dantzan

Larunbatean, 18:30ean, gazteen dantzaz gozatu ahal izango da 'Resti' pilotalekuan. Ibarrako Alurr eta Zaldibiako Iztueta taldeak hartuko dute parte.