Lapkeko pilotariak, kluben arteko Gipuzkoako txapelketako finaletan

Zubizarreta eta Garmendia Gipuzkoako txapeldun, iaz./
Zubizarreta eta Garmendia Gipuzkoako txapeldun, iaz.

Senar eta Urangak jubenilen lehen mailako azken partida lehiatuko dute eta Zubizarreta eta Garmendiak nagusien ohorezko mailakoa

A.A. LAZKAO.

Ezker hormako kluben arteko Gipuzkoako Txapelketako eskuzko lehen finalak asteburuan lehiatuko dira, Azpeitian eta Idiazabalen, eta Lapkeko ordezkariak ere bertan izango dira oraingoan. Izarraitz pilotalekuan gaur izango da hitzordua, 19.30etaik aurrera. Eskuz binakako hiru partida izango dira eta Lapkeko Senar-Uranga bikoteak arratsaldeko bigarrena lehiatuko du, jubenilen lehen mailako finala, Tolosako Goikoetxea-Elola bikotearen aurka.

Bestetik, bihar, larunbatarekin, Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan izango da festa. Eskuz binakako maila gorenenean ari diren pilotariak lehiatuko dira bertan, 11.30etatik aurrera. Nagusien lehen mailako finala jokatuko da lehenik eta Lapkeko Zubizarreta eta Garmendiak Tolosako Labaka-Telletxea bikotea izango dute aurkari goizeko bigarren partidan, nagusien ohorezko mailako finalean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos