Landarlanek «Aralar jasangarriaren aldeko» 18 proposamen egin ditu

IRAOLA ZALDIBIA.

Landarlan ingurumen elkarteak «Aralar jasangarrieran aldeko» 18 proposamen plazaratu ditu. Lehenengoa, Errekabeltzeko (sarreretako bat) langa katerik eta giltzarraporik gabe dagoela salatu du, «edozein sar daitekeelarik», eta pasabidea debekatuta dagoela adierazten duen seinalea badagoen arren, ez ongi zehaztuta.

Lau multzotan berezi ditu proposamenak ingurumen elkarteak: Aralarko administrazio-egitura hobetzeko edo aldatzeko iradokizunak; basoak gestionatzeko proposamenak, larreak hobeto gestionatu, eta ingurumena babesteko jarduera, urtean behin, Aralarko leize bat garbitu.

Informea

Informea egin, eta informe hori erakunde publikoei (Gobernu, Diputazio eta Mankomunitateari) bidaliko zaie, eta alderdi politikoei ere bai. «Txosteneko proposamen bakoitza legez edo azterketen bidez justifikaturik dagoela» esan du Landarlanek.