
Secciones
Servicios
Destacamos
Landa eremuko herrietan mugikortasuna hobetzeko LandaGo proiektua abiarazi zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak duela hilabete batzuk. Abaltzisketan aurkeztu zen ibilgailu autonomoa martxan jartzeko lehenengo urratsa lehengo urte amaieran eta orain proiektuaren nondik norakoak ezagutzera emango dira Amezketan. Gaur saio informatiboa izango da Kultur Etxeko areto nagusian 10:45ean. Bertaratuei proiektuaren xehetasun guztiak azalduko zaizkie, besteak beste, zer helburu dituen, nola funtzionatzen duen ibilgailuak, zein den egutegia, eta zer eragin izan dezakeen egunerokotasunean.
LandaGo ekimenean ibilgailu autonomo eta jasangarria garraio publikoaren osagarri bihurtuko da. Abaltzisketa eta Amezketa arteko errepidean 'irakatsi' zioten landa eremuan gidatzen, uniformetasunik gabeko errepideetan ibiltzen. Proiektu honek herritar guztiek irisgarritasuna, autonomia eta bizi-kalitatea hobetzea bilatzen du. Teknologia aurreratuak erabiliz, ibilgailuak modu autonomoan mugi daitezke, ingurune zail eta estuetan ere segurtasunez funtzionatuz.
Jubilatu eta pentsiodunentzako Urkiolako San Antonio Santutegira irteera antolatu du Amezketako Udalak ekainaren 13rako, ostiralerako. Izena ematea irekita dago datorren asteartera bitartean udaletxeko bulegoan, 35 eurotan.
Autobusa 09:00etan aterako da Amezketatik. San Antonio eguna izanik, santutegian egun horretan ospatzen den azoka bisitatuko dute parte hartzaileek. Horretarako bazkalordura arte denbora librea izango dute. Ondoren, Arrasateko Erreka Jatetxean bazkalduko dute.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.